Ba al zenekien Petritegin gure sagarrekin 17 sagardo ezberdin baino gehiago ekoizten ditugula? Gure produktu-sorta guztia ezagutu dezazun “Sagar Kata” esperientzia berria prestatu dugu zuretzat. Bertan, Petritegiko sagardo berezienetako batzuk dastatu ahal izango dituzu, hala nola Argoitz Otaño gure enologo gaztearen azken ekoizpenak ere.
Petritegin 1526tik ekoizten da sagardoa, gure familiak XIX. mendearen amaieran jaso zuen baserri-dolareko sagardogintza, eta dagoeneko 6 belaunaldi daramatzagu tradizio hori berritzen, gure esperientzia, maitasun eta ausardiarekin.
Gure tolaretan ekoizten ditugun eta dastatu ahal izango dituzun produktuak sagardo estilo ezberdinetakoak dira:
Eta eguna borobiltzeko, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko aukera izango duzu.
Prezioak:
Ordutegia: Asteazken eta larunbatetan 19.15etan gaztelaniaz, larunbata eta igandetan 12.15etan gaztelaniaz, ostiraletan 12.15etan ingelesez.
Iraupena: 40 minutu (dastaketa). Sagardotegiko menua, 2 ordu, gutxi gorabehera.
Kopurua: gutxienez 2 pertsona, gehienez 14 pertsona.
Helduentzako jarduera esklusiboa.
Hizkuntza: gaztelania, euskara eta ingelesa.
Dastatzea pribatizatzeko eta ordua aldatzeko aukera (galdetu prezioa).
Lekua: Petritegi upategia. Petritegi bidea 8, Astigarraga (Gipuzkoa). Elkargunea: dendan, sagardotegiko ate nagusiaren aurrean.
Ezeztatzea: Jarduera hasi baino 72 ordu lehenago egindako ezeztapenetarako, aurrerakina osorik itzuliko da. Ezeztapen justifikatua, urtebeteko bonua jarduera beste edozein unetan egin ahal izateko.