Kayak Oria ibaian

Ezagutu Oria ibaia eta bere inguruak arraunean! Eta gero, Petritegin, sagardotegiko menuaz gozatu.

Orio Gipuzkoako kostaldeko herri txiki bat da, oso ezaguna bere itsas tradizio handiagatik. Herri eder horretan itsasoratzen da Oria ibaia. Kirola, gastronomia eta euskal kultura batzen dituen esperientzia paregabea proposatzen dizugu. Orioko Arraunetxean elkartuko gara eta bertan kayak jarduerari ekingo diogu profesional batek sarrera labur bat egin ondoren. Beharrezko argibideak jaso ondoren, Oria ibaian barneratuko zara kayak batekin eta ibaia ertzean dagoen naturaz eta arkitekturaz gozatuko duzu. Arraunean amaitutakoan, Petritegi bisitatuko dugu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko. Kirola, tradizioa eta gastronomia, ahaztuko ez duzun jardunaldi batean!

  • Kayakean ibilaldi gidatua Oria ibaian
  • Bisita gidatua sagardotegian
  • Sagardotegiko menu tradizionala

 

PREZIOAK

Helduak: 64€-tik
Umeak (14-17): 64€-tik
Umeak (4-13): 58€-tik

Gutxieneko taldea: 2 pertsona.

Gutxieneko adina: 7 urte.

 

Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.

Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.

Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.

 

ELKARGUNEA

  • Arraunetxea: Santio Erreka auzoa, 44, 20809 Aia, Gipuzkoa. 

Erreserbatu

Erresebatu zure Kayak Oria ibaian

Jarri harremanetan Petritegirekin