Ezagutu Euskal kulturaren bihotza, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzaz eta sagardotegi menu tradizionalaz gozatuz! Proposamen honekin itsasoa eta sagardoa elkartzen dituzten sekretuak ezagutuko dituzu, garai bateko gure marinelen historiaz gozatuz. Lehendabizi Pasaiako badia ezagutuko duzu eta ondoren Albaola Itsas Kultur faktorian geldiune bat egingo duzu. Bertan, antzinako "San Juan" baleontzia berreraikitzen ari dira. Eguna biribiltzeko, Euskal Herriko gure Sagardotegi batez gozatzeko aukera izango duzu, gure upeltegietan sagardoa dastatuz, sagardotegiko menu tradizionalarekin batera.
Bisita Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian hasten da. Bertako erakusketa ikus dezakezu modu librean eta ondoren 30 minutuko bisita bat egingo duzu San Juan . Bertan, baleontziaren eta euskal dolare baserriaren jatorriaz hitz egiten da. Ondoren, berreraikuntza bertatik bertara ikusteko eta itsasontziaren xehetasun guztiak ikusteko aukera izango duzu. Behin Albaola ezagututa, inguruko sagardotegi batean bisita gidatu bat egingo duzu eta sagardotegiko menu tradizional bat jateko aukera izango duzu, sagardoa dastatzearekin batera.
Prezioak:
Helduak: 93€
Umeak (14-17): 58€
Umeak (4-13): 45€
Gehieneko pertsona kopurua:
8 lagun.
Baldintzak:
Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
Ezeztapenak:
Ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
Ordutegia:
Asteazken eta ostiraletan. 10.30 - 16.30.
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, inglesa eta frantsesa (aurretiazko eskaerapean).
GARRAIOA ETA GIDA ZERBITZUA BARNE
Elkargunea:
Donostiako Bengoetxea, 2 kalean.
Jarri gurekin harremanetan, reservas@petritegi.com helbidean edo 943 45 71 88 zenbakian.