III. Barre egin Petritegin!
2024.01.25

2024ko sagardotegi denboraldia umore onez hasiko dugu: urtarrilaren 25an Barre Egin Petritregin! ekimenaren hirugarren edizioa ospatuko dugu sagardotegian. Jon Plazaola aktore urretxuarra izango da aurtengo artista gonbidatua. Ikuskizuna amaitzean, Petritegiko sagardotegiko menuaz gozatu ahal izango duzu.
Data: Urtarrilak 25, osteguna.
Ordua: 19etan.
Lekua: Petritegi Sagardotegia.
Ikuskizuna: Jon Plazaola.
Afaria: sagardotegiko menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak eta zigarrotxoak, sagardoa txotxetik.
Gure aukera begetarianoak eta beganoak ezagutu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan 943457188 zenbakian.
Prezioa: 49,50€ BEZa barne
Petritegi Sagardotegia, elkartzen gaituena ospatu!