II. Barre egin Petritegin!
2023.01.26

2023ko sagardotegi denboraldia umore onez hasiko dugu: urtarrilaren 26an Barre Egin Petritregin! ekimenaren bigarren edizioa ospatuko dugu sagardotegian. Aitziber Garmendia aktore zaldibitarra izango da aurtengo artista gonbidatua. Ikuskizuna amaitzean, Petritegiko sagardotegiko menuaz gozatu ahal izango duzu.
Data: Urtarrilak 26, osteguna.
Ordua: 19etan.
Lekua: Petritegi Sagardotegia.
Ikuskizuna: Aitziber Garmendia.
Afaria: sagardotegiko menua: bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta, irasagarra, intxaurrak, teilak eta zigarrotxoak, sagardoa txotxetik.
Gure aukera begetarianoak eta beganoak ezagutu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan 943457188 zenbakian.
Prezioa: 49€ BEZa barne
Petritegi Sagardotegia, elkartzen gaituena ospatu!