Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi Santo Tomas azokan

2024.12.19 / Azken berriak

Petritegi, Santo Tomas eguna alaitzeko proposamen berria

Urtero bezala, Donostiako Santo Tomas eguna ospatzeko irrikitan gaude, eta aurten, arrazoi gehiagorekin: lehen aldiz, Petritegi Sagardotegia Gipuzkoa plazan izango da esperientzia gastronomiko berezia eskainiz.

Talo anitzak dastatzeko aukera izango duzu gure postuan, Fede Pacha taldeko sukaldari profesionalen eskutik eginak, lehen mailako osagaiak erabiliz eta ukitu berritzaileekin. Eko-Talo, Barriolako txistorra, Agour gazta... eta beste hainbat produktu gozo aurkituko dituzu gurean. Txistorra, hirugiharra eta gazta talo tradizionala ez ezik, Malum Rex-en aurkitzen diren proposamenetan inspiratutako bertsio bereziagoak ere izango dira. Esaterako, Barriolako piparrez eginiko txistorra babarrun eta gazta purearekin egindako talo harrigarria, barazki eta "txistorra" beganoarekin egindako aukera bat eta txistorraz eginiko burger goxoa.

Eskaintza hau osatzeko upategiko edari bereziak ere eskainiko ditugu: Euskal Sagardoa eta Premium-a, La Petri sagardo apardun berria eta sagar-zuku ekologiko ere.

Petritegi-k donostiar eta gipuzkoar guztiak Gipuzkoa plazara hurbiltzera gonbidatzen ditu egun eder bat pasatzeko, gure pasioa, sagardoa eta sukaldaritza ona, zurekin partekatu nahi dugulako.

Informazio gehigarria:

  • Data: 2024ko abenduaren 21a, larunbata.
  • Ordutegia: 10:00etatik 20:00etara.
  • Lekua: Gipuzkoa plaza, 66 eta 67 zenbakietan, Donostia.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?