Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Txuleta eta sagardoen kata dastaketa

2024.11.13 / Azken berriak

Azaroaren 28an, ostegunean, Malum Rexek eta Petritegik, Gesalagarekin batera, Okelan txuleta dastaketa bat eskaintzen dizu. Zarautzeko haragi enpresak hiru haragi mota ezberdin aurkeztuko dizkigu: txahalarena, behi galiziarena (Terra AA) eta idiarena. Txuletak Petritegiko jatorri deiturako sagardo onenetako batzuekin uztartuko dira.

Hona hemen zuretzat prestatu dugun plana:

Ongi etorria: Gilda eta Petritegi Aparduna brut nature.
Txahal txuleta eta Euskal Sagardoa Eko.
Terra AA behi galiziar txuleta eta Euskal Sagardoa Premium.
Idi txuleta eta Suhar sagar-bakarra (%100 goikoetxe sagar mota).
Postrea: gazta tarta eta La Petri aparduna.
Ogia eta kafea.

Noiz: azaroaren 28an, ostegunean, 19:30ean.

Non: Malum Rex Sagar Bar, Petritegi bidea 6, Astigarraga.

Hizkuntza: erdera.

Prezioa: 49,5€.

Erreserbak hemen

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?