2024.10.17 / Azken berriak
Petritegik sari ugari irabazi ditu sagardo lehiaketa ospetsuenetan!
Gure sagardoek eta bermutak nazioarteko sariak irabazi dituzte.
Udazken bikaina Petritegin, gure sagardo eta bermutek kalitate eta zapore berezia bermatzen duten aitortza ugari jaso dituzte. Gijonen ospatu den Nazioarteko SISGA lehiaketan, "La Petri"-k sagardo apardun gozo onenaren saria irabazi du. Nazioarteko aitortza honek harro sentiarazten gaitu eta dibertsifikaziorekiko dugun konpromisoa berresten du. Gainera, gure bermutek ere distira egin dute lehiaketan. Sagardo eta laranja duen bermutak urrezko domina lortu du, eta sagardoa duenak zilarrezkoa.
Aparduna Estra Lehorra sagardo apardunak, botilan bigarren hartziduran bidez metodo tradizionalaren arabera ekoiztuak, bere lehen urrezko domina lortu du. Sagardo aparduna hau 15 hilabeteko erriman ondu ondoren ekoizten da.
Baina albiste onak ez dira hor amaitzen. Gure Petritegi Euskal Sagardoa Eko, "Etxe-buru" sagasti ekologikoko sagarrez ekoiztuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketan urrezko dominarekin saritu izan da. Sari honek Euskal Herriko Sagardoaren Jatorri Deitura duten gure sagardoen bikaintasuna aitortzen du. "Etxe-buru" sagasti ekologikoa Petritegi baserria inguratzen duena da, intsektuen izurriak hegazti eta saguzarren bidez kontrolatzeko Biobox proiektuan parte hartzen du eta bisita daiteke. Ikusi hemen bisita gidatu guztiak.
Aitortza hauek Petritegi nazio mailako sagardogintzako sektorean berritzaile eta kalitate handiko erreferentzia bihurtzen dute. Ospatu gurekin garaipen hauek eta ezagutu gure sagardo eta bermuten zapore berritzaileak!
Sarituak izan diren sagardo guztiak dagoeneko eskuragarri daude gure online dendan.
Petritegi bada, ona da.