Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Malum Rex udazkenean

2024.10.01 / Azken berriak

Malum Rexek udazkena alaituko du kultur-agenda zabal eta gozo batekin

Astigarragako sagar-bar berriak udazkena giro alai batez beteko duen kultur-agenda prestatu du arratsalde eta asteburuak animatzeko.

Malum is Music

Urritik aurrera, sagar-bar berriak gustu desberdinetako jarduerak eskainiko dituen agenda bat jarriko du martxan. Ostiraletan, 18:30etik aurrera, zuzeneko musikak hartuko du protagonismoa, estilo ezberdinetako kontzertuak eskainiz, non sarrera libre izango den.

Urriak 4 ostiralean: Pelax.

Urriak 11 ostiralean: Geels.

Urriak 18 ostiralean: Xafla.

Urriak 11 ostiralean: Nerea Bengoetxea.

Gainera, igandetan, 12:00etatik 14:00etara, Axel DJk bermuteoko giroa piztuko du.

Gastronomia

Gastronomia-zaleek ere asko izango dute ospatzeko, Malum Rexek karta udazkenean berrituko baita. Sardin-jate arrakastatsuaren ondoren, “hileko hanburgesa” proposamena dator oraingoan, bezeroek sasoiko osagaiak dituen etxean eginiko hanburguesak dastatzeko aukera emango duena.

Azaroan, taloen eskaintza tradizionalari buelta bat emango diote eta, zalantzarik gabe, harrituko zaitun platera izango da.

Sagardo dastaketak eta produktuen uztartzeak ere antolatuko ditu Malum Rexek.

Mahaia hemen erreserbatu dezakezu.

Malum Rex sare sozialetan ere jarrai dezakezu (@malumrex) berri guztiak ezagutzeko.

Malum Rex, Petritegi bidea 6, Astigarraga.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?