Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Erosi online sagardo onena

2024.08.23 / Azken berriak

Petritegi sagardo-upategiak bere produktu berriak aurkezten ditu, online dendan eta sagardotegiak berak Astigarragan duen dendan erosotasunez lor ditzakezunak. Gogoratu Petritegiko Zu Sagar leialtasun-guneko kide bazara, %10eko deskontua izango duzula zure erosketa guztietan, bai online zein denda fisikoan ere.*

 

 

Kutxa bereziak

 

SAGARDOTEGIKO MENUA ETXEAN PACK BEREZIA

Gozatu sagardotegiko menuaren platerik onenaz, zure etxeko erosotasunean! Sagardoa eta txuleta faltan botatzen badituzu, pack honekin Petritegik lanak errazaten dizkizu: Euskal Herrian hazitako behien txuleta 1 (Okelan, Lurra A kalitatea), Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen sagardo ekologiko botila 1, La Petri sagardo Aparduna botila 1, Idiazabal gazta-zati 1, intxaur poltsatxo 1 eta bi ezpainzapi.

Kutxa bakoitza 2 – 3 pertsonaren artean partekatzeko pentsatuta dago.

Ikusi packa hemen.

 

SAGARDO ETA TXULETA PACK BEREZIAK

Petritegin badakigu sagardoa eta txuleta uztartze ezin hobea direla. Horregatik pack hauek prestatu ditugu zuretzat: Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 6 botila (%100 bertako sagarra) +  txuleta 1 edo 2, kalitate eta jatorri hauen artean aukeratu dezakezuna:

Lurra A, Euskal Herriko behiak

ikusi

Lurra AA, Euskal Herriko behiak

ikusi

Galiziako Ilehoria, Galiziako behiak

ikusi

 

 

KUTXA PERTSONALIZATUA

Orain, 6 botilako kutxa bat pertsonalizatu dezakezu,  osatu zure kutxa gehien gustatzen zaizkizun sagardoak aukeratuta. Aukera zabala dugu: jatorri-deitura duten sagardoak, sagar-bakarrak, apardunak, zukua, bermuta eta sagardo ozpina.

Eskuratu hemen.

 

Produktu berriak

 

BERMUTAK PETRITEGIKO SAGARDOAREKIN

Bermuta sagardoarekin, gure upategiaren azken berrikuntza. Produktu hau kalitate handiko bermut tradizional bati Petritegiko sagardoa % 21en gehituz  lorturiko emaitza da, edari arinagoa eta freskagarriagoa lortuz, aperitibo gisa hartzeko edo kokteletan konbinatzeko aproposa. Laranja-ukitu bat duen bertsio bat ere badugu. Probatzen ausartzen zara?

Bermuta sagardoarekin.

Bermuta sagardoa eta laranjarekin.

 

*GORENAK 12 BOTILAK erreferentzian izan ezik, prezio berezia baitu.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?