2024.06.11 / Azken berriak
Astigarragako Petritegi sagardo-upategiak team building jarduera berria aurkezten dizu: Baserri Ginkana.
Jarduera honetan, kirola eta euskal kultura uztartzen dituen esperientzia paregabea bizitzea proposatzen diegu zure enpresako kideei; izan ere, team buildingeko jolas eta erronka bihurtu ditugu hainbat herri-kirol: fardoa, soka-tira, lokotsak, harri-proba eta abar.
Ginkanaren helburua taldea motibatzea da, proposatutako erronkei aurre eginez koordinazioa, elkarlana, lidergoa edo konfiantza bezalako alderdi garrantzitsuak lantzeko balio izatea, oso baliagarriak baitira taldeak bere eguneroko lanetan behar bezala jardun dezan.
Eta zure enpresak, erronka onartzen al du?
Informazio osagarria
Lekua:
Jarduera Petritegiko instalazioetan egiten da, ingurune naturalean, Donostiako erdigunetik 7 kilometrora.
Jardueraren iraupena:
Ginkanak, ordu eta erdi gutxi gorabehera. Sagardotegiko otorduak, 2 ordu inguru.
Beste xehetasun batzuk:
Arropa eta oinetako erosoak ekartzea gomendatzen da.
Jarduera hau sagardotegiko menu tradizionalaren dastaketarekin, bisita gidatuekin edo dastaketekin osa daiteke, zure taldeko kide guztientzat den egun ahaztezina bat biribilduz.
Kontsulta gaitzazu visitas@petritegi.com helbidean edo 943457188 telefonoan, eta ezagutu Petritegik zure enpresarentzat dituen aukera guztiak.