Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Badator Malum Rex-eko sardin-jana!

2023.05.17 / Azken berriak

Ekaina laster da gure artean eta udako arratsalde luzeak datoz. Udako egunak borobiltzeko terraza bateko giro ederrean pentsatzen ari zara, ezta?

Hemen da udako planik hoberena: Malum Rex-eko sardina-jana!

Zer aurkituko duzu gure terrazetan? Ba betiko eskaintza: sardina erreak eta Petritegiko sagardorik onenak.

Aurreko urteetako berrikuntzei, hala nola etxeko kroketak, harrian erretako txuletak eta Sagarloreko gazta tarta, aurten proposamen berriak gehituko zaizkie: haragi hanburgesak eta hanburgesa beganoa. Haragi hanburgesak etxean, txuleta haragiarekin egin eta parrillan erretzen dira. Honi, kalitate handiko osagaiak gehituz: Astigarragako tomatea eta uraza, Iratiko gazta, arrautza, hirugiharra...

Aukera beganorako, sojaz testurizatuzko Linda McCartney hanburgesa aukeratu dugu.

Beste berrikuntza ordutegien zabaltzea da: orain asteazkenetik igandera bazkaltzeko aukera egongo da (13:30etatik 15: 00etara). Afaltzera asteartetik igandera etorri ahal izango da.

Kontsultatu karta osoa eta erreserbatu zure mahaia online webgune honetan.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?