Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegik Zu Sagar aurkezten du

2023.04.27 / Azken berriak

Sagarrak irabazi, abantailak lortu eta bizitzaz gozatu!

 

Ongi etorri sagardozaleentzako eta foodi-entzako Zu Sagar leialtasun programa berrira!

Petritegi ekosistemako produktuen erosketa eta zerbitzu-erreserba guztietan (sagardotegian, dendan eta Sagarlore Hotelean), sagarrak pilatzen joango zara (€1 = sagar 1), eta era guztietako abantaila eta sari bihurtuko dira. 3 leialtasun-mailarekin eta hainbat sarirekin: deskontuak, lehiaketak, privilege zerbitzuak, gastronomiako eta sagarkulturako ekitaldietarako gonbidapenak.

300 sagar pilatzen dituzuean DESKONTU BONU bat lortuko duzu, Petritegin hurrengo aldiz kontsumitzeko.

OPARI bat ere izango duzu zure urtebetetzeagatik.

Gure dendan egindako erosketa guztietan %10eko DESKONTUA izango duzu.*

Eta zuretzat pentsatutako eta harrituko zaituzten hamaika esperientzia.

 

Egindako zozketak

  • Sagardoaren erremonte txapelketako KAMISETA 1.
  • VIP SARRERAK eskubaloiko Europa League kanporaketarako, Bera Bera.
  • Realaren 2 KAMISETA.
  • VIP SARRERAK eskubaloiko Erreginaren Kopako finalarako, Bera Bera.
  • SARRERAK Erremonteko Binakako Txapelterako.
  • SARRERAK Bera Bera eskubaloia.
  • SARRERA sagardoen dastaketa (Malum Rex, ekaina)
  • SARRERAK txuleta dastaketa.
  • SARRERAK sagardoen dastaketa (Malum Rex, abendua).
  • SARRERAK Reale Arena Tour-erako.
  • BAKAILAOA KAZOLA saltsan 6 lagunentzako, sagardotegian (hilean bat, abendutik aurrera).
  • MALUM REX-en APERITIFA, 2 gilda eta txorrotako 2 sagardo (hilean bat, abendutik aurrera).
  • MUSIK & TXOTX ekitaldirako SARRERAK. 

 

Klikatu irudian, erregistratu zaitez eta irabazi 20 sagar!

Petritegi, sagardogintzan1526tik.

* Gorenak 12 botilako kutxa itzulgarrian izan ezik.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?