Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko Euskal Sagardoaren uzta berria

2023.04.08 / Azken berriak

Petritegik 2022ko uztako Euskal Sagardoa aurkeztu du

Dagoeneko eskuragarri dago Petritegi Euskal Sagardoaren uzta berria, % 100ean bertako sagarrarekin ekoiztuta, Jatorri Deituraren zigiluarekin eta Petritegiko izaera guztiarekin.

Ekoizpena

Petritegiko dolareko lanak 2022ko irailaren erdialdean hasi ziren. Otaño-Goikoetxea familiako ekoizpen  taldeak, Ainara Otaño (zuzendaria), Txetxu Mujika (upategiko arduraduna) eta Argoitz Otaño (enologoa) buru zituela, bertako hornitzaileen sagarrik onenak aukeratu zituen Euskal Sagardoa ekoizteko.

Sagardo hau modu tradizionalean eta bertako sagarrekin solik ekoizten da, horien artean sagar garratz eta mikatzak  nabarmentzen direlarik. Argoitzek bertako hornitzaileak bisitatzen ditu uzta noiz hasi eta sagarrak heltze eta kalitate unerik onenean jasotzeko.

Kata-oharra

Petritegiko enologoak eta Otaño familiako seigarren belaunaldiko kideak, Argoitz Otaño Merketegik, Euskal Sagardoaren uzta berriko kata-oharra aurkeztu digu:

Ikusmena. Sagardo honek lasto-hori kolore distiratsua eta txinparta alaia ditu.

Usaimena. Fruta-usain konplexuak eta garraztasun puntuak antzematen dira, bertako sagar moten berezkoak dituen ezaugarriak.

Dastamena. Bere gorputz eta garraztasunagatik  lehen “eraso” edo haserako sentsazioa, sagardo indartsua dela da. Ondoren oreka sentsazioa nagusituko da, bertako sagar mota mikatz eta garratzak nahastuz lortzen dena.

Laburbilduz, 2022ko Euskal Sagardoa oso atsegina da, Petritegiren izaera nahastezinarekin eta freskotasunez eta zaporez betea. Konpainiarik onenean une atsegin batez gozatzeko sagardoa da dudarik gabe.

Non lortu

Euskal Sagardoaren uzta berriko sagardo hau Astigarragako Petritegi upategian eros dezakezu, gure online dendan ere (apirilak 30 arte eskaintza berezia dugu zuretzat), baita zure ohiko dendan ere. Eta ez ahaztu zure auzoko tabernan eskatzea!

Euskal Sagardoa, bertako plazerra.

Petritegi, 1526tik sagardogintzan.

 

Irudian, Ainara Otaño, Petritegiko zuzendaria eta Argoitz Otaño, etxeko enologoa.

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?