Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko sagardoak denboraldi berrirako

2022.01.23 / Azken berriak

2022ko. denboraldian gozatu ahal izango dituzun sagardoak aurkezten dizkizugu:

Uzta berriko sagardoa, kupeletik.

2021eko uzta historikoa izan zen Gipuzkoan kantitate eta kalitate aldetik. Petritegin milioi bat litro ekoiztu ditugu gure dolareetan, Euskal Herrian landatutako sagarrekin soilik. Orain, sagardo horiek dastatu ditzakegu. Ezaugarriak:

  • Bista. Itxura ona karboniko fin batekin. Kolore hori bizia.
  • Usaimena. Fruta zitrikoen lurrin atseginak.
  • Ahoa. Garraztasuna, gorputza eta fruta ondo orekatuak. Izaera handiko sagardoa.

 

Petritegi sagardo naturala, 2020ko uzta, botilan.

2021aren amaieran botilaratutako 2020ko uztako sagardoak. % 60 bertako sagarrak eta % 40 kanpoko sagarrak (Galizia, Bretainia eta Alemania). Ezaugarriak:

  • Bista. Lasto kolorea, eta txinparta atsegina.
  • Usaimena. Fruta-aromak.
  • Ahoa. Pauso atsegina ahoan, garratza eta mikatza ondo orekatuak.

 

Petritegi Euskal Sagardoa, 2020ko uzta, botilan.

2021aren amaieran botilaratutako 2020ko uztako sagardoak. Euskal Sagardoa Jatorri Deitura  duen Petritegi sagardoa % 100 Euskal Herrian sagasti homologatuetan landatutako sagarrekin soilik egina dago: etxeko sagarrekin  (5Ha Astigarragan eta Hernanin) eta gure hornitzaile onenen sagarrekin (Astigarraga, Aizarnazabal, Alkiza eta Askizu). Ezaugarriak:

  • Bista. Lasto kolorea eta txinparta fina.
  • Usaimena. Fruta lurrin freskoak.
  • Ahoa. Oso orekatua. Gorputz eta izaera ezaguneko sagardoa.

 

Sagardoei buruz zure iritzia jakin nahi genuke, horretarako, balorazioa idazteko orri bat duzu. Gogoratu 2022rako zure nahia idazten badiguzu, denboraldi amaieran zozketa mamitsu batean parte hartuko duzula (oinarriak hemen ikusi).

2022ko sagardotegi denboraldia, merezi dugulako!

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?