Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Ospatu Gabonak Petritegirekin!

2021.12.19 / Azken berriak

Hemen daude Petritegiko Gabonetako eskaintzak, opari originalak eta zaporetsuak edo etxean  gozatzeko produktu sortak. Erosteko gure online dendan sartu edo, nahiago baduzu, Astigarragako gure upategiko dendara etorri.

 

Oparitu Petritegiren "tote-poltsak"

Opari original baten bila zabiltza? Hona hemen Petritegiren tote-bagak, gourmet produktuez eta gure upategiko edaririk onenez osatutako sortak.

  • Tradizioa. Petritegi Euskal Sagardoa botila 1 eta Petritegi Euskal Sagardoa Premium botila 1, Idiazabal gazta laurdena eta Goierri irasagarra, tote bag batean aurkeztua. 19,90 € (erosi)
  • Gastro Lovers. Petritegi Euskal Sagardoa Premium botila 1 eta Petritegi Aparduna 2 botila (Brut Nature botila 1 eta Estra Lehorra 1) eta Eceizako txokolatea. Sagardoa tote bag batean aurkeztua. 28,50 € (erosi)
  • Txiki. Opari originala etxeko txikienentzat: Petritegiko sagar zuku ekologikoa botila 1, Eceizako teilak eta zigarrotxoak eta txokolatea, eta "Moko eta Kizki" kamiseta bat. Hau guztia “mandala” tote bag eder batean (oihalean margotzeko errotuladore bereziak barne). 21,50 € (erosi)

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?