Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegi sagardotegiaren itxiera

2021.02.05 / Azken berriak

Gaurtik aurrera, Astigarragako Petritegi sagardotegiko ateak itxita egongo dira bazkaltzera etortzeko. Gure herria eremu gorrian sartu da eta, besterik jakinarazi arte, ostalaritza itxita egongo da.

Baina Petritegik zugandik gertu egon nahi du une zail hauetan, eta ilusio handiz ari gara lanean, sagardoaren esperientzia tradizionalena zure etxearen erosotasunean gozatzeko aukera eskaintzeko.

Sagardo-salmenta

Petritegiko dendan gure produktu guztiak eros ditzakezun: Euskal Sagardoak betikoa, ekologikoa eta Premium-a, sagardo Apardunak, sagar ekologikoaren zukua, etab. Etorri, eskatu zure Petri Txartela eta gozatu eskaintza eta deskontu esklusiboez.

Dendaren ordutegia: astelehenetik igandera, 9:00etatik 19:30era.

Nahiago baduzu, gure online dendara sartu eta eskaera erosotasun osoz egin dezakezu.

Take away & delivery

Petri Etxea-ri esker, sagardotegiko janaririk onenaz gozatzen jarrai dezakezu etxean: bakailao-tortilla, txorizoa sagardotan, legatza parrillan, kiloko txuleta hautatua, gazta eta irasagarra... Hori guztia klik pare bat eginda edota whatsapp-en bitartez: 687522734.

Eta, nahiago baduzu, Leitzako Kristina Saralegik egindako taloak (ETBko reality show “Baserrian” parte hartzailea) eska ditzakezu, eta osagairik onenekin beteak: Arbizuko txistorra eta tocineta, Ossau-iratiko Agour gazta, txuleta egosiko haragia eztitutako berdurekin... Edo, nahiago baduzu, egin talo bat zure gustora hemen edota whatsapp-en bitartez: 687522734.

Ikusten duzunez, sagardotegiko denboraldi berria elkarrekin partekatu ezin dugun arren, Petritegik zugandik hurbil jarraitu nahi du, gure sagardoak eta gure gastronomiaren onena eskeinita hain zuzen ere.

Petritegi, gozatu bizitzatz elkar zainduz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?