Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

2021ko urtarrila Petritegin

2021.01.14 / Azken berriak

Astelehen honetan, Eusko Jaurlaritzako agintariek LABIk hartutako neurri berriak aurkeztu zituzten, gure autonomia erkidegoan covid-19aren pandemiaren bilakaeraren aurrean.

Jakingo duzunez, Petritegin behar diren neurriak hartu ditugu zuk eta zure etxekoek sagardoaren esperientziaz lasai eta seguru goza dezazuen.

Hona hemen gure zerbitzuen ordutegi berriak:

Petritegi upategia

Denda zabalik dago astelehenetik igandera, 9:00etatik 19:00etara. Euskal Sagardoa, Euskal sagardo ekologikoa, Aparduna edo sagar-zukua? Edaririk gustukoena edozein dela ere, ordutegi horretan etor zaitezke harengatik, gu gustura hartuko zaitugu.

Eta, nahiago baduzu, zure etxeko erosotasunetik egin dezakezu eskaera, online dendaren bidez.

Petritegi sagardotegia

Sagardotegia asteartetik igandera bitartean egoten da zabalik, 13:00etatik 15:30era. Menuak kontsultatu eta mahaia erreserbatu dezakezu hemen.

Gogorarazi nahi dizugu indarrean dagoen araudiarekin sagardoa txotxetik ezin dela kontsumitu.

Otsailaren 5etik aurrera sagardotegi denboraldi berria hasiko da eta uzta berriko sagardoaren zerbitzua pitxerren bidez egingo da. Jakinaraziko dugu

Petri Etxea take away

Petri Etxea eramateko janari-zerbitzuarekin jarraitzen dugu. Kontzeptu horren bidez, Petritegiko plater onenak eskaini nahi dizkizugu, etxean edo lanean sagardotegiko kalitate eta zapore berarekin goza ditzazun. Legatza edo kiloko txuleta parrillan, taloak, txorizoa sagardotan... Orain, erraz eska ditzakezu zure plater gogokoenak gure erreserba-plataforma berrian (euskerazko bertsioa lantzen ari gera eta laister izango dugu martxan) edo deitu edo idatzi whatsapp bat 687522734 zenbakira.

Petrikafe

Gure taberna larunbat eta igandeetan irekitzen da, 16:00etatik 20:00etara.

Sagarlore

Astigarragako Sagarlore landa-hotelak merezitako atsedena oparitzeko aukerarik onena eskaintzen dizu: zerbitzu hurbila eta atsegina, sagarrondoz inguratutako ingurune natural baten lasaitasunarekin eta kalitatezko tokiko produktuetan oinarritutako gosariekin. Informa zaitez 843931000 telefonoan edo bere web gunean.

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?