Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Petritegiko Gabonetako opariak

2020.12.02 / Azken berriak

Aurten ere gorbata bat? Urteroko kolonia? Play Station-erako joko bat? Eguberri hauetan maite dituzunei zer oparitu ez badakizu, Petritegik irtenbide bat eskaintzen dizu: Gabonetako “Tote bag”  opari-sortak.

Hiru aukera aurkezten dizkizugu sibaritentzat, etxeko txikientzat eta sagardozale amorratuentzat.

Tote Bag Tradizioa

Poltsa hau etxeko sagardozaleak goxatzeko pentsatuta dago:

  • Petritegi Euskal Sagardoa botila bat
  • Petritegi Euskal Sagardoa Premium botila bat
  • Idiazabal ardi-gazta zati bat
  • Goierri irasagarra
  • Diseinu esklusibodun Tote bag-a 

Salneurria: 19,90€

 

Txiki Tote Bag 

Etxeko txikiak harritzeko oparia, zaporez eta entretenimenduz betetako poltsa:

  • Petritegi sagar-zuku ekologiko botila bat
  • Tolosako teilak eta zigarrotxoak, poto bat
  • Casa Eceizaren Txokolate zuri tableta bat 
  • Deshirataturiko Sagar snack-a
  • Moko eta Kizkiren kamiseta bat
  • Koloreztatzeko mandala bat duen tote bag-a (6 errotuladore ditu)

Salneurria: 21,50€

 

Gastro Lovers Tote Bag

Opari honek sibariten gozamenak egingo ditu:

  • Petritegi Euskal Sagardoa Premium sagardo-botila bat
  • Petritegi Aparduna Brut Nature botila bat 
  • Petritegi Aparduna Extra Sec  botila bat
  • Casa Ecaizaren Txokolate beltz tableta bat 
  • Diseinu esklusibodun Tote bag-a 

Salneurria: 28,50€

Gabon hauetan asmatuko duzu!

Petritegi, gozatu bizitzaz elkar zainduz.

 

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?