2020.06.27 / Azken berriak
Beste urte batez hemen dugu MALUM REX-eko sardin jatea. Erraz, fresko eta patrika guztiei egokitutako udako proposamena.
Menua sinplea bezain goxoa da: hasteko tomate edota uraza entsalada, biak ala biak Astigarragako Bordatxo eta Alberro baserrietakoak; plater nagusia, egur ikatzezko parrilan erretako kantauri itsasoko sardina freskoak eta bukaera goxo bat emateko Idiazabal gazta eta irasagarra.
Berrikuntza moduan kartan produktu berriei egin diegu tokia hala nola; Gesalagako kroketal edo harrian erretako behin zaharraren txuletak.
Eta guztiarekin uztartzeko zer hobe Petritegiko sagardoa baino. Adibidez Petritegi Euskal Sagardoa jatorri deiturako sagardoa, %100 gure probintzian landutako sagarrekin ekoiztutao sagardoa, Jatorri deituraren zigilua duena, gure sagardo “txapelgorria”.
Sardina ekainean hasiko da, eta irailaren amaiera arte iraungo du.
Hemen kontsulta dezakezu karta.
Mahaia gordetzeko deitu zenbaki honetara: 943472613.