Berriak

Hau duzu egunerokoa partekatzeko espazioa

Delorean vs Mikel Laboa Petritegi Musik&Txotx jaialdiko protagonista

2017.11.30 / Azken berriak

Datorren urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, musikak eta sagardoak bat egingo dute beste urte batez Petritegi Sagardotegian, euskal kultura-agendako klasiko bilakatu den Musik&Txotx jaialdian.

Aurreko urteetako jaialdietan Gatibu, El Columpio Asesino, Capsula, John Berkhout, Bigott, Kokoshca eta Los Bracco taldeak aritu dira, eta aurten, berriz, Euskal Herriko elektronika talde nagusietako bat izango da ekitaldiko buru: DELOREAN.

Euskal taldeak, Mikel Laboa abeslari entzutetsuaren lanean oinarrituriko omenaldi-lana aurkeztu berri du, eta hau izango da hain zuzen ere Petritegiko eskenatokian taularatuko duten lana.

Petritegi Sagardotegiak  eta Ginmusicak aurten ere Eusko-Labelekin bat egin dute, zaporez beteriko gau bat eskaintzeko, izan ere urtero moduan kontzertuaz gain Eusko-Label produktuz osaturiko pintxo-afaria eta Petritegiko sagardoaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Gainera urtero moduan sagardotegira gerturatzeko autobusa izango da nahi duenarentzat. Iluntzeko 20:00tan irtengo dira Donostiako Artzain Onaren katedraletik.  

Sarrerak dagoeneko salgai daude gure webgunean edota ticketea.com atarian.

Bi aukera dituzu:

30 euroko sarrera: 
Kontzertua + Euskolabelen "pintxo afaria" + Txotx. Erosi sarrera hemen

35 euroko sarrera: 
Kontzertua + Euskolabelen "pintxo afaria" + Txotx + Autobus zerbitzua. Erosi sarrera hemen

Egin zure aukera eta hasi urtea txotx eginez!!!

Bilatzailea

Zeren bila zabiltza?